Euskadiko 40 erakundek hartuko dute parte BioSpain 2010ean, bioteknologiako espainiar kongresuan
Euskal BioEskualdea BioSpain 2010-en egongo da BioBasque Agentziak zuzendutako eta 40 entitate inguruk, horien artean hainbat enpresak, osasun arloko ordezkariak, agente zientifiko-teknologikoak, mintegiak eta erakundeak osatzen duten delegazioa.
Irailaren 29 eta urriaren 1 bitartean ospatuko da Bioenpresen Espainiar Elkartea (ASEBIO)-k eta Nafarroako Garapenerako Elkartea (SODENA)-k antolatu duten Biospain 2010, bi urtean behin ospatzen den gertakizuna aurten. Bertan, nazioko zein nazioarteko sektore bioteknologikoko aditu ugari biltzen dira.
Azokaren nazioartekotasuna da, hain zuzen ere, edizio honetako berririk nabarmenena. 160 enpresa inguruk, aurreko edizioan baino (BioSpain 2008) % 33 inguru gehiago, parte hartuko dutela egiaztatu dute, Espainiako, Belgikako, Kanadako, Frantziako, Alemaniako eta Indiako merkatal arlokoak gehienbat. Euskal BioEskualdeak harremanak izango ditu delegazio horiekin eta beste herrialdeetako, Erresuma Batuetakoa adibidez, bulegoekin.
Merkatal azoka, gertakizun partenariatu, inbertsio foru, osoko bilkura eta hainbat gairen inguruko nazioarteko hizlarien hitzaldi gisa, eta Bioteknologiako Espainiar Elkartearen (SEBIOT) zientzia kongresu zein enplegu-foru gisa egituratu da.
Bioteknologiako Espainiako Elkartea (SEBIOT)-ek antolatutako Biotec 2010 zientzia kongresuak, besteak beste, honako gaiak jorratuko ditu: ingurumeneko bioteknologiarekin, diagnosiarekin eta nanobioteknologiako teknologiarekin erlazionatutakoak, zeinetan Euskal BioEskualdeko hainbat agente zientifiko-teknologikok egiten duten lan.
Horrek guztiak BioSpain euskal bioteknologiaren negozio eta elkarlanerako plataforma interesgarria bihurtzen dute, ikerketa, berrikuntza eta merkatuko arloei dagokienez, eta Euskadik sektore horietan izaten ari den etenik gabeko hazkuntza islatzen du horrek.