EUSKADIKO PARKE TEKNOLOGIKOEN SAREAK BERTAKO ENPRESETAN ETA ZENTROETAN LAN EGITEN DUTEN EMAKUME ZIENTZIALARIAK IKUSARAZTEN DITU

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Konpromisoa

Bere webgunean, besteak beste, 190 emakume ingeniari, fisikari, kimikari, ekonomialari, bioteknologo, biologo, ikertzaile eta doktoreren profilak erakusten ditu

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak kanpaina bat abiarazi du bere komunikazio-kanaletan, parkeko enpresetan eta ikerketa-zentroetan STEM eremuan (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika, ingelesezko sigletan) diharduten emakumeen profilak ikusarazteko.

Sektoreko emakumezko erreferenteen kopurua handitzeko beharra ikusita, Sarearen ekimenak ikusgaitasuna eman gura die euren jarduera profesionala gauzatzeko esparru zientifiko-teknologikoa aukeratu zuten emakume profesionalei.

Sarearen webgunean, besteak beste, 180 emakume ingeniari, fisikari, kimikari, ekonomialari, bioteknologo, biologo, ikertzaile eta doktore baino gehiagoren profilak ikus daitezke.

Arabako Parke Teknologikoa: https://parke.eus/eu/emakumea-zientzian-eta-teknologian-araba/

Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoa: https://parke.eus/eu/emakumea-zientzian-eta-teknologian-bizkaia/

Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoa: https://parke.eus/eu/emakumea-zientzian-eta-teknologian-gipuzkoa/

Gainera, Sarearen sare sozialek protagonismoa eta ikusgaitasuna emango diete hiru euskal parkeetako emakumeei: Twitterren @ParkeEuskadi, Instagramen parkeeuskadi, eta Facebook-eko Euskadiko Parke Teknologikoa profilean.

Ekimen horrek bat egiten du gaur ospatzen den Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin. Ekimena, Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen Plan Estrategikoan emakumeek zientzian eta teknologian betetzen duten lekua babestera eta ezagutaraztera zuzendutako atalaren barruan dago. Plan horrek emakumeek eremu horietan betetzen duten lekua bultzatzeko eta ezagutarazteko ildo estrategiko espezifikoa ezartzen du.

Partekatu

Beste berri batzuk