Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak Europako ekimen teknologiko nagusietako batean, Start Up Olé izenekoan, hartuko du parte

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak Europan antolatzen diren ekimen teknologiko nagusietako batean hartu du parte beste urte batez: Start Up Olén. Aurtengo edizioan, Salamanca hiria izango da erdigune, baina bizi dugun osasun-egoera dela eta, ekitaldia % 100 digitala izango da

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak modu aktiboan hartuko du parte mahai-inguruetako batean; zehatzago esanda, “Covid-aren ondorengo aroan parke teknologiko eta zientifikoek izango dituzten erronka berriak” izango du hizpide eta APTE elkarteko presidenteak, Felipe Romerak, zuzenduko du. Euskadiko Sareaz gain, APTEko kide diren beste parke batzuek ere hartuko dute parte: Alacanteko PT, Madrilgo Carlos III, Tecnoalcalá, Andaluziako PT, Extremadurako PT eta Gaztela eta Leongo PT parkeek.

Ekitaldia biharko, irailaren 9ko (asteazkena), 18:00etatik aurrera ikusgai egongo da esteka honetan:

Egin klik hemen

Partekatu

Beste berri batzuk