Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 1etik aurrera I+G+B eskumena izango du

Bizkaia

Estatuko Aurrekontu Orokorrak onesteko EAJ-PNVren eta PSOEren arteko hitzarmenari esker, ministroen kontseiluaren 2009ko lehenengo bileran Euskadiri I+G+B eskumena eskuordetuko zaio. Egun horretan, hots, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera, Gernikako Estatutuan azaltzen den eskumen hau Eusko Jaurlaritzaren eskumena izango da bakarrik eta urtero Estatuko diru-kutxetatik gutxitu beharko da Kupoaren Legeak ezarritako %6,24ren bidez, bere gain hartutako karga baita. Ondoren, Eusko Jaurlaritzak dekretu bat onetsi beharko du eta horren bitartez onartuko du aipatu eskumena Euskal Autonomia Erkidegoak I+G+Bra zuzentzen dituen baliabideentzako ekarpen oso esanguratsua dela.

Partekatu

Beste berri batzuk