FORO PARKE

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Hurrengo maiatzaren 31ean, Parkeko enpresen foroaren edizio berri bat ospatuko da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Parkeko eraikin nagusietan.

Ekimen hau 2018an jarri zen abian Bizkaiko Parkean, “Erronka bat Parkearentzat” izeneko berrikuntza irekiko lehiaketa zela-eta. Lehiaketa honen bidez proposamenak jasotzen ditugu, Parkea eta bertan bizi garen enpresak eta pertsonak hobetzen laguntzeko.

Elkarren arteko ezagutza sustatzea eta konfiatzazko harremanak ezartzea da enpresen foroaren helburua, Parkeko enpresen eta pertsonen arteko elkarlanari begira. Horretarako, goizean, enpresek euren burua aurkezteko aukera izango dute; alegia, nor diren, zer eskaintzen duten eta haien beharrak zein diren… Antzeko enpresekin nahiz enpresa ezberdinekin hitz egin…

Hori guztia gauzatu ahal izateko zuen parte-hartzea beharrezkoa dela eta, Parkeko enpresekin harremanetan jartzen gara. Hala nahi duten enpresa guztiek 5 minutu inguruko aurkezpen laburra egiteko aukera bikaina izango dute (elevator-pitch/pecha-kucha formatua), elkarrekin egoteko, elkar ezagutzeko eta etorkizuneko elkarlanak sustatzeko eremu informaletan.

Parte hartu nahi duzu?

Ikusi nola egin dezakezun:

1.- Zure enpresa aurkeztuz

2.-Bertaratu gisa etorriz: Aurkezpenik egin nahi ez baduzu, baina Parkeko beste enpresa eta profesional batzuk ezagutu nahi badituzu. Bi kasuetan jada izena eman dezakezu, posta elektronikoa bidaliz hona: cs.araba@parke.euscs.bizkaia@parke.euscs.gipuzkoa@parke.eus

Toki mugatuak.

Foroan elkar ikusiko dugulakoan

Partekatu

Beste berri batzuk