Gabonetako koktel-topaketa Bizkaiko Parkean
Topaketan “Parkerako erronka bat” berrikuntza irekiko ekimenaren aurtengo edizioa nork irabazi duen eman zuten ezagutzera
Garai honetan ohikoa den moduan, Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoak Eguberrietako koktel-topaketa egin du Parkeko ordezkari eta enpresekin.
Itziar Epalza Parkeen Sareko zuzendari nagusiak ongi etorria eman zien bertaratu ziren guztiei eta eskerrak eman zizkien enpresei, Parkeko ekipoan duten konfiantzagatik eta, ingurunearen bidez, eskaintzen dituen zerbitzuen bidez eta talentuaren kontzentrazioaren bidez, lan-ingurune hau leku paregabe bilakatzeko egiten duten apustuaren gainean erakusten duten konfiantzagatik; izan ere, horiek guztiak direla eta, Parkea abangoardian dago, bai Estatuan, bai munduan. Joseba Urbieta Parkeko gerenteak ere eskerrak eman zizkien enpresei eta horietako langileei, Parkea gaur egun dena lortzeko duten konpromisoagatik.
PARKERAKO ERRONKA BAT
Topaketan, azkenik, Parkeak langileei begira urtero antolatzen duen PARKERAKO ERRONKA BAT berrikuntza irekiko ekimenaren saria eman zuten.
Xabier Díaz Bizkaiko enpresetako Lankidetza eta Zerbitzuetako arloko arduradunak eman zuen irabazlearen izenaren berri.
Edizio honetan, irabazlea Iñigo Bengoa Larringan izan da, LKS Tasaciones S.A.U. enpresakoa, PARKEAN BILATU erronkagatik. Ekimen horren bidez, Parkearen barruan orientazio-espazio egonkorra sortzea proposatzen da, zenbait ibilbideren bidez Parkeko zokoak ezagutzera emateko. Jardueraren helburua mapa batean aurretik ezarritako lekuak bilatzea da; horietan, nagusiki, seinale-baliza bat aurkituko dugu eta, horrela, ibilbidea egingo da Parkean zehar. Bestalde, ibilbideren bat plantea daiteke eta, horretarako, aurretik mapan Parkean dagoen zuhaitzen bat ezarri.
“Erronka” hori 2019an jarriko du martxan Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoak, 15.000 euroko aurrekontuarekin.
Gau-jaia Galdeamus koruak girotuta egon zen.