Gaiker – IK4 Reccon 2008 kongresua antolatu du

Bizkaia

Gaiker-IK4 zentro teknologikoak plastikoak birziklatzeari buruzko Reccon 08 Nazioarteko Kongresua antolatu du. Hiru egunetan zehar Reccon-ek hondakin plastikoak kudeatzeko garapen eta estrategia berriak ezagutarazi ditu, hau da, sortutako hondakin kopuru handia, aurreikus daitekeen lehengaien urritasuna eta ingurumenarekiko geroz eta handiagoa den ardura direla-eta azkeneko urteotan mundu osoan garrantzi handia lortu duten sistemak. Reccon kongresuaren helburua birziklatze-teknologien eta birziklatze-jarduera industrialen gaiei buruzko ideiak eta ezagutzak elkartrukatzeko foroa ezartzea da, birziklatze mekanikoari, kimikoari nahiz beren aplikazioei eta merkatuei arreta eskainiz.

Partekatu

Beste berri batzuk