Hiri Adimendunei buruzko jardunaldia Bizkaiko Parkean
Teleko Gaua – IKTen Gauaren IV. Edizioarekin bat eginez, Smart Cities-Hiri Adimendunei buruzko jardunaldi teknikoa egin zen Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean, maiatzaren 10ean, Euskal Herriko Telekomunikazio Injiniarien Kolegio Ofizialak eta Euskal Herriko Telekomunikazio Injiniarien Elkarteak antolatuta.
Telekomunikazio Injiniarien erakundeekin batera, besteak beste Euskal Energia Erakundea, Iberdrola, Ormazabal, Idom eta Tecnalia erakundeetako ordezkariek hartu zuten parte, ikuspuntu desberdinak eskainiz: Eusko Jaurlaritzaren ikuspegi eta planak, Sare adimendunak garatzeko aukerak, Sare adimendunen garapena ahalbidetzen duten telekomunikazioak etabar.
- Iturria: BZTP
- Data: 2012/05/11