Hiruko elkarrizketak: enpresari arabar aitzindariek erantzunak emango dituzte Arabako Teknologia Parkean

Araba

Datorren urriaren 16an, 9:00etatik 10:30era, Arabako Teknologia Parkeko erakusketa-gelan, bigarrenez egingo da “Hiruko elkarrizketak. Arabako enpresariek erantzuten dute” enpresa-topaketa, SEA Arabako Enpresariak eta Parkeak berak antolatuta.

Logo encuentro a 3“Hiruko elkarrizketak” hiru enpresaburu izango ditu protagonista, hala nola, Iñaki López Gandásegui (Aernnova Aerospace), Juan Luis Cañas (Bodegas Luis Cañas) eta José Antonio Jainaga (Gerdau Sidenor). Arabako enpresaburu aurrendarien arteko topaketa irekia da, formatu berriarekin, eta 2014ko ekainaren 2ko lehenengo hitzorduak arrakasta handia izan zuen. Giro lasaian, Arabako enpresetako pertsona esanguratsuek euren ikuspuntuak elkartrukatzen dituzte moderatzaile baten laguntzarekin, eta enpresekin zein ekonomiarekin loturiko intereseko gaiak jorratzen dira.

Informazio gehiagorako eta izena emateko:http://sie.sea.es/Dialogos_3/index4.html

Partekatu

Beste berri batzuk