Ibilgailu elektrikoan oinarritutako carsharing sistema bat ezartzeko azterlana
Arabako Teknologia Parkeak martxan jarri du ibilgailu elektrikoan oinarritutako carsharing garraio sistema bat ezartzeko azterlana. Sistema horri esker parkeko leku estrategikoan ibilgailuak eduki daitezke langileen eskura, esparrura datorren garraio publikoaren osagarri.
Eskakizuna eta sistemaren definizioa xehatzeko asmoz, bideragarritasun azterlan bat hasi da, MKZ Movilidad Responsable y Sostenible etxearekin lankidetzan, mugikortasunaren arloan espezializatutako entitatea baita hau. Azterlana prest egongo da uztailaren amaieran.