Ihobe sozietateak Gipuzkoako Parkearen lana nabarmendu du Parkea Musik Fest jaialdian
Iragan ekainaren 9an Parkea Musik Fest ospatu zen Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean. Bertako langileak izan ziren “Erronka bat Parkearentzat” ekimen irabazlearen protagonistak, eszenatoki nagusira igo eta lau ordu baino gehiagoz girotu baitzuten musika-jaialdia
Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen gizarte- eta ingurumen-gidalerroei jarraiki, ingurumenaren aldetik jasangarria izan zen ekitaldia. Horrenbestez, Parkea Musik Fest jaialdiak “Erronka Garbia” ziurtagiria jaso du Ihoberen eskutik (Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kudeaketarako Baltzu Publikoa). Ingurumenaren gaineko eragin negatibo posibleak minimizatzeko asmoz, diseinuari eta antolaketari dagokienez ingurumen-neurriak jasotzen dituzten ekimenak aitortu egiten ditu ziurtagiriak.
Eusko Jaurlaritzak, ingurumen jasangarritasuneko ziurtagiri horren bidez, ekitaldietako antolatzaileen jokaera eredugarria bermatzen du, halako ekitaldiak antolatzean eta haietan parte-hartzean ingurumena gehiago errespetatzen duten jokaerak sustatzeko.