Lantek-ek bere 2020ko bertsioa atera du, urrutiko lanean eta prozesuen eraginkortasunean arreta jartzen duen bertsioa
Talkak saihesteko funtzionaltasun berri bat du, eta honi esker % 80 baino gehiago ekidin daitezke
Lantek-ek, CAD-CAM/MES/ERP soluzioen garapenean eta merkaturatzean multinazional liderra, eta aitzindaria txaparen eta metalaren sektoreko enpresen digitalizatzean, ezagutarazi ditu software soluzioen bertsio berrian sartutako berrikuntzak eta hobekuntzak, 40. bertsioaren irteeraren baitan.
Guztira, 100 hobekuntza eta eguneraketa baino gehiago daude soluzio-sortan. Horien artean, ekoizpenaren eraginkortasuna hobetzea bilatzen duten berrikuntza garrantzitsuak daude, hala nola, ebaketa-prozesuan talkak saihestea edo tutuak ebakitzean txatarra modu eraginkorrean suntsitzeko algoritmo berri bat.
Hala ere, gaur egun garrantzi handia duen alderdi bat bere softwarea urrunetik erabiltzeko aukera da. “Ziurgabetasun handiko garai hauetan, eta udazkenean edo datorren urtean zer gertatuko den jakin gabe, bezero askok telelanerako prestatuta dagoen soluzio bat eskatzen digute. Lantek-en softwarearen 2020ko bertsioak aurrerapen handia dakar makinen euskarrian, instalazioan eta konfigurazioan gure teknikoek bertaratu behar ez direlako, eta hainbat konfigurazio ahalbidetzen ditu mekanizazioko, ekoizpenaren plangintzako edo aurrekontuetako lantalde teknikoek etxetik lan egin ahal dezaten”, adierazi du Carlos Garcíak, Lantek-eko zuzendari teknikoak (CTO).
Lantek Expert: segurtasuna ebaketan eta automatizazioa
Txaparen ebaketarako eta puntzonaketarako Lantek Expert programen paketea eguneratzean, bezeroei beren makinen produktibitatea eta eraginkortasuna handitzeko funtzionaltasunak ematen zaizkie. Zehazki, Lantek-ek bere CAD-CAM 2D Lantek Expert software famatuaren bertsio berriarekin 34 berrikuntza ematen ditu.
Funtzionaltasun nagusi gisa, ebaketa-makinak mekanizatzeko prozesuan talkak saihesteko algoritmo bat egikaritzeko aukera nabarmentzen da. Horretarako lokailuak (edo mikro-ebaketak) automatikoki gehitzen zaizkie ebaki ondoren, horien eta ebaketa-buruaren artean talka eragin dezaketen zulo edo piezei.
Halaber, Lantek-ek lokailuekin (edo mikro-ebaketekin) zerikusia duten funtzio guztien erabilgarritasuna hobetu du, arreta bi alderditan jarrita: horien bukaerako zabaleraren zehaztasuna hobetzea eta eskuz esleitzerakoan simulazio fidagarria eta denbora errealean egitea. Txapari lotu nahi ez zaizkion ingeradetarako, Lantek-ek sigi-saga teknika berri baten bidez txatarra bihurtzeko aukera ematen du; izan ere, teknika honek pipitak modu eraginkorragoan erortzen direla ziurtatzen du.
Lantek Expert-i gehitu zaizkion azken berrikuntzak lantegiko ekoizpena kudeatzen laguntzeko funtzionalitateak dira, softwareak sortutako zatiak automatikoki markatuz (ebaketa-makinetan); horrela, zati hauek errazago identifikatzen dira. Zatien barneko identifikatzaileak, neurriak edo pisua markatzeko aukera eskaintzen da.
Lantek Flex3d-k tutuen ebaketa hobetzen du talkak saihesteko
Tutuen ebaketaren merkatua esponentzialki hazten ari da, makinen fabrikatzaile berriak makina mota hau garatzen hasi direlako, eta oraingo makinak eboluzionatzen ari direlako eraginkortasuna hobetzen eta tutuen ebaketa seriatua automatizatzen duten gailu eta sistema berriekin.
Behar hauei erantzuteko, Lantek Flex3d-ren v40 bertsio berriak algoritmo berri bat dakar, zeinak zuloak ebakitzean sortzen den txatarra suntsitzea ahalbidetzen baitu. Izan ere, hondakin hauek talka ugari eragiten dituzte makinaren buruarekin eta euskarrien gainean erortzean kalteak eragin ditzakete. Era berean, burua kudeatzeko algoritmo berri batek aldez aurretik ebakitako ingeradak saihesteko aukera ematen du (talkak berriro ekiditeko) eta makinaren denborak murrizten ditu, burua ez delako igotzen edo jaisten beharrezkoa ez denean.
Nabarmendu behar da bi berrikuntza hauei esker, nahi gabeko talken ondorioz egun gertatzen diren makina-geldialdien % 80 baino gehiago saihestu daitezkeela.
Horretaz gain, piezen karga eta deskarga automatizatzen duten gailu berrietarako, Lantek Flex3d V40 sistemek desgarka-euskarrien eta -erretiluen kudeaketa automatizatua dakarte, makinek modu guztiz autonomoan lan egitea ahalbidetuz.
Euskarrien kudeaketa berri honek, euskarriekin talkak saihesteaz gain, lehen txatartzat hartzen ziren material-eremuak optimizatzea ahalbidetzen du, barren optimizazioan % 5 baino gehiagoko hobekuntzak lortuz.
“Lantek Flex3d-ren bertsio berrian berrikuntza ugari txertatu dira, eta horren arrazoia da merkatuari lagundu behar zaiola ekoizpen-ziklo handiak automatizatzea ahalbidetuko duten sistema “adimendunak” bilatzen, beharrezkoak ez diren geldialdiak saihestuz eta piezen irteera antolatuz”, dio Lantek-eko zuzendari teknikoak.
Lantek Integra & MES
Lantek Integra-ri dagokionez, 2020ko bertsio berriak hobekuntza garrantzitsuak ditu interfazean, aplikazioen diseinuaren egungo estandarretara egokitzeko. Alderdi berri honek pantailako espazioa hobeto aprobetxatzea ahalbidetzen du eta bistaratze-esperientzia hobea eskaintzen ditu. Izan ere, aldaketak ditu kolore-paletan, ikonoetan, letra-tamainan eta hainbat nabigazio-mekanismotan, eta horrek eraginkortasun handiagoa dakar erabiltzaileen eguneroko zereginetan.
Lantek MES-i dagokionez, hobekuntzak ekoizpen-arduradunei lantegiko eragiketak egiteko kontrol-mekanismoak ematen jarraitzera bideratuta daude. Hala, Lantek MES Manager-ek hedapen berri bat du, MES Monitoring, lantoki bakoitzean ilarako eragiketen sekuentzia grafikoki eta denbora errealean ikusteko. Hainbat Gantt bistaratze-modu eskaintzen ditu eta irizpide desberdinen arabera eragiketak bilatzea eta nabarmentzea ahalbidetzen duten hainbat mekanismo. Era berean, bertsio honek fabrikazio-estatistika aurreratuen aginte-taula gaitzen du (Advances Manufacturing Visualization Dashboards, Manufacturing Analytics).