Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak Musik Fest Parkearen edizio berri bat antolatu du Leioako Campusean. Bertan parte hartzen duten artistak Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko enpresetako profesionalak dira
Musik Fest Parkea urriaren 20an iritsi zen Leioako Campusera. Duela sei urte sortutako musika jaialdia, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak urtero antolatzen duen lehiaketa irabazi zuen ekimenetik abiatuta (Erronka bat Parkearentzat), bere laugarren edizioan itzuli da, pandemiak behartuta geldialdia egin ondoren
Jaialdian BEYOND HIS FAITH, WHO KILLED LAIKA?, PENTATONICS BANDA, DESERT TRACK eta BIOFISIKA Dantza plazan taldeen emanaldiak izan ziren. BCMATERIALS, ACHUCARRO eta BIOFISIKA INSTITUTUA enpresetako langileek osatzen zituzten taldeak.
Joan den urriaren 20ko jaialdiarekin amaituko da Musik Fest Parkearen ediziorik zabalena. Ekainean egin zen lehen aldiz Vitoria-Gasteizko Campusean, urrian Zamudioko, Donostiako eta, azkenik, Leioako Campusetan jarraitzeko.