Mugitzen diren bezeroentzako guneak

Araba

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak, enpresekiko hartutako konpromisoaren baitan eta 2017-2020 Plan Estrategikoaren filosofiari jarraituta, lehendik daudenei eta duela gutxi aurkeztutakoei (dagoeneko abian dagoen komunikaziokoa eta laster abian jarriko duten Spriren antenena) gehituko zaien beste zerbitzu bat jarriko du abian hurrengo asteotan.

Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko parkeetan kokatuta dauden enpresetako langileak izango dira ekimen berri horren onuradunak. Izan ere, haientzat eskuragarri, laneko guneak edo bilera-aretoak jarriko dituzte doan harremanak izateko edo, besterik gabe, lan egiteko, beren enpresa kokatuta dagoenarekiko ezberdina den Sareko beste parke batera edo handik gertura joan behar dutenean edozein arrazoi dela eta.

Ekimen berri horren helburua Sareko 500 enpresa baino gehiagoei eta bertako langileei haien instalazioetan ez daudenean bere lana garatu ahal izateko gunea eskaintzea da. Espazioaz gain, kalitate handiko wifi konexioa ere izango dute.

Partekatu

Beste berri batzuk