Produktu ekologikoen azoka, Baserri Antzokian

Bizkaia

IMG_0087Apirilaren 20an produktu ekologikoen azoka egingo da lehendabiziko aldiz Baserri Antzokian, 12:30etik 15:30era bitartean. Ekoizleek hainbat produktu eskainiko dituzte: barazkiak, marmeladak, pasta, landare aromatikoak…. Guztiak ekologikoak izango dira, hau da, sustantzia kimikorik erabili gabe ekoiztutakoak. Azoka Bizkaiko Parkeko langileei zein Baserri Antzokira hurbiltzen diren lagunei dago zuzenduta eta hamabosterik behin egingo da. Era berean, erosleek otzara ekologikoak azokan bertan eskatzeko aukera izango dute.

Baserri Antzokiak Txorierriren eta bertoko produktuen aldeko apustua egiten du, eta azoka horri esker, lehen sektorearen erakuslehioa izango da.

Partekatu

Beste berri batzuk