Quirónsalud eta Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialaren arteko akordioa
Gaur goizean, Policlínica Gipuzkoan, Gipuzkoako Quirónsalud-eko zuzendari gerenteak, Óscar Paul, eta Euskal Herriko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialeko presidenteak, Iban Arrien Celaya, lankidetza hitzarmen bat sinatu dute. Honi esker, Euskal Autonomia Erkidegoan elkargokideak diren fisioterapeutek lehentasunezko baldintzak izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko osasun taldeko zerbitzetarako sarbidean
Akordio honen irismena, elkargokideen lehen mailako senitartekoak hartuko ditu barne; gurasoak, ezkontideak eta seme-alabak.
Akordio hau egokia da pandemia une honetan. Izan ere, Giluzkoan 3.066 elkargokide dituen fisioterapeutentzat, Covid testak eskuragarriagoak izango dira, eta lehentasunezko prezioa izango dute. Gainera, 20 proba baino gehiago izango dituzte eskuragai beste espezialutate batzuetan.
Tratamenduen artean, baldintza bereziak dituzten osasunaren beste arlo batzuk badira; erditzeari arreta, azterketa medikoak, kirurgia eta medikuntza estetikoa, erradiodiagnostikoko probak eta forfait urologikoak.