Seinaleztapen zelularrean eta minbiziaren metabolismoan trebatutako nazioarteko adituak CIC bioGUNEn elkartu dira

Bizkaia

CIC bioGUNE biozientzietako euskal ikerketa-zentroak minbiziari buruzko ‘Translational advances in cancer cell signalling and metabolism’ izenburuko biltzar zientifikoa antolatu du, seinaleztapen zelularra eta minbiziaren metabolismoa ikertzen diharduten zientzialarien arteko informazio-trukea sustatzeko asmoz. Bi esparru horiek gero eta garrantzi handiagoa dute onkologian, tresna terapeutiko berriak ekoizteko duten potentzial handiagatik.

logo cic bioguneTopaketa hau, Europan esparru honetan antolatzen diren garrantzitsuenetakoa, oinarriko zientzian nahiz arlo klinikoan diharduten ikertzaileen topagune bilakatu da. Horrela, gaixotasunaren kausak ikertzen dituzten zientzialariek eta ezagutza horiek pazienteengan aplikatzen dituzten sendagileek informazioa trukatzeko aukera izan dute, minbiziaren aurka borrokatzeko helburuari jarraiki.

Gertaera hau Arkaitz Carracedok (CIC bioGUNE) antolatu du, Pier Paolo Pandolfi (Harvard, AEB) eta Lewis Cantley (Cornell-eko Unibertsitatea, AEB) zientzialari prestigiotsuekin batera, eta mundu osoko 120 aditu erakarri ditu Bizkaiko Zientzia eta  Teknologia Parkean kokatuta dagoen CIC bioGUNEra.

Jardunaldietan, maila goreneko adituek emandako 20 hitzaldi, ikertzaile gazteen sei agerraldi eta mundu osoko ikertzaileen 50 poster antolatu dira.

Partekatu

Beste berri batzuk