Sprik euskal enpresentzako laguntza-bulegoa ireki du Indian

Bizkaia

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuak (SPRI) Indian bulego bat ireki du, Mumbaiko hirian hain zuzen ere, euskal enpresek merkatu horretara sartzeko dituzten egitasmoen inguruan laguntza eskaintze aldera. Une honetara arte Sprik Indian aholkulari aditua zuen, hortaz, euskal enpresek gero eta interes handiago dute herrialde horretan eta bulego berriak eskari horri erantzuten dio. Horrela, bulegoak hantxe bertan eskainiko du laguntza merkatu-prospekzio lanetarako, hornitzaileak eta tokiko bazkideak bilatzeko eta ezarpen komertzial eta produktiboko proiektuen aholkularitzarako, batez ere.

Partekatu

Beste berri batzuk