Titanioa da Optimus 3Dren balio erantsia

Albisteak, Araba

Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren (RIS3) alde abian jarritako testuinguruaren barruan, Arabako Teknologia Parkeak Fabrikazio Aurreratuaren esparruan erreferenteak diren enpresak ditu. Hain zuzen ere, horixe bera da Euskadin identifikatutako espezializazio adimentsuaren lehentasunetako bat, zeharkako aplikagarritasuna duen sektore ugaritako lehentasuna baita.

Protagonista nagusietako bat da 2014an sortu zen Optimus 3D enpresa. Gaur egun, hamar profesionalek osatzen dute eta gehienak hi-tec merkatuetan esperientzia handia duten ingeniariak dira: automobilgintzakoa, aeroespaziala, industriala eta medikoa.

Fernando Ohárriz da bazkide sortzaileetako bat. “Jatorritik, ingeniaritzatik, abiatuta, amaierara arte, post-tratamenduak arte, fabrikazio gehigarriko zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa gara. Gainera, gure bezeroen instalazioen edo produkzio-katearen barruan benetan funtzionatzen duten produktuak lortzeko beharrezkoa den edozein arlo jorratzen dugu”.

Optimus 3Dn espezialistak dira bezeroei zerbitzua hobetuko dieten irtenbide integralak eskaintzen: 3D softwarearekin egindako diseinua, diseinu topologikoa, elementu finituen azterketa eta beren baliabideekin egindako fabrikazio gehigarria, besteak beste. Iaztik, gainera, titaniozko piezak produzitzeko gai da (batez ere sektore aeroespazialera zuzendutako materiala).

Partekatu

Beste berri batzuk