VIVEbiotech SL Espainiako Bioenpresen Elkartearen (AseBio) Administrazio-Kontseiluko kide berria

Albisteak, Gipuzkoa

Gobernu-organoak berritzeko azken hauteskundeen ostean, VIVEbiotech SL AseBioren Administrazio-Kontseilu berriko kide izango da

AseBiok ia 100.000 pertsona enplegatzen dituzten 730 enpresa baino gehiago biltzen ditu I + G arloan 400 milioi euro baino gehiago inbertitzen dituztenak. BPGren % 0,7koa da bere eragina. Gipuzkoako konpainiak posizio hori gainerako bazkideek bere proiektuan duten konfiantzaren seinale dela ziurtatu du, baita erantzukizun handia suposatzen duela era. Negozioen erabakien muinean lan egiteko aukera bikaina eskainiko dio enpresari.

VIVEbiotech-i buruz

VIVEbiotech, Donostian dagoen Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean dago kokatua. 2015ean sortu zen eta gaur egun 37 pertsonako lantaldea du.

VIVEbiotech hazkunde-fasean dago, bere produkzio-ahalmena 30 aldiz biderkatuko duelarik. Horretarako hiru laborategi zuri berri eraikiko ditu gaitasun handiko bioreaktoreekin, eta bere lantaldea % 25ean handitzeko asmoa du.

Konpainiak mundu-mailako entitateekin kolaboratzen du. Europako Batzordeak, “H2020-SME Inst-2016-2017” programara aurkeztutako proiektuak aztertzen dituen EASME agentziaren bidez, LENTISOMA proiektuari Proiektu Bikain zigilua eman zion, Europako beste proiektu batzuekin lehian.

Partekatu

Beste berri batzuk