Bizkaiko Teknologia Parkea kapitala zabaldu du Bizkaiko Ezkerraldera hedatzeko

Bizkaia

Bizkaiko Teknologia Parkeak bere kapital soziala 23,8 milioi eurotan zabaldu du bere zabalkuntza-estrategia ahalbidetzeko Ezkerraldean egingo den milioi bat metro koadroko azaleradun esparru berria ren bidez. Kapital-zabalkuntzari esker, Bizkailur, Bizkaiko Foru Aldundiaren menpe dagoen sozietatea, akziodunen artean gehitu da eta 11,9 milioi euroko lursailak eman ditu. Era berean, SPRIk zabalkuntza osatu du kantitate berdina esku-dirutan emanez.

Kapital-zabalkuntzako eragiketa honek xedetzat du enpresa-esparrua handitzeko proiektuan aurrera egitea, Ezkerraldean, Abanto eta Ortuellako udalerrien artean, kokatuko den Teknologia Parke berri batekin.

Partekatu

Beste berri batzuk