Energia fotovoltaikoko Europako planik handiena

Bizkaia

Tecnalia Espainiako estatuak duen ordezkari bakarra da VII. Esparru Programaren finantziazioa jasotzen duen Apollon proiektu europarrean, hau da, Europako ekimen fotovoltaikorik handienean. Egitasmoak, oro har, kontzentrazio fotovoltaikoko sistemen optimizazioa du helburu eta, bereziki, bi teknologien optimizazioa: foku-puntuko teknologia eta ispiluetan oinarritutako espektroak sakabanatzeko teknologia. Tecnaliak arreta jarriko dio, batez ere, bi teknologiei zuzenduko zaien eguzkiaren jarraipenerako sistemen kontrolaren garapenari eta optimizazioari.

Partekatu

Beste berri batzuk