Euskaltel Life, gailu konektatuen aldeko apustua, jendearen bizi-kalitatea hobetzeko

Bizkaia

  • Internetera konektatutako gailu adimendunik onenak ezagutarazten eta eskura jartzen dizkie Euskaltelek erabiltzaileei: eguneroko bizitzan lagungarri dituzten aplikazioetara konektatutako erlojuak, eskumuturrekoak eta kamerak.
  • Proposamen honekin, teknologia berrietarako sarbidea lagundu nahi du Euskaltelek, bezeroei aholkuak emanez eta lagunduz.
  • Lehen mailako marken eskutik ari da Euskaltel ekimen honetan. Nike, Sony, GoPro eta Fitbit markak lider aipagarri eta erreferenteak dira nor bere sektorean.

euskaltelEuskaltel Life martxan jarri berri du Euskaltelek. Kontzeptu berritzaile horrekin, bezeroei lagundu egin nahi die teknologia berrien erabileran, eta, hala, teknologia horiek demokratizatu egin nahi ditu. “Atera zukua bizitzari, Interneten eta teknologia berrien bidez” goiburupean, proposamen horrek aukera ematen die erabiltzaileei soinean eraman daitezkeen gailuen munduan sartzeko: erlojuak, eskumuturrekoak eta kamerak, eguneroko bizitzan lagungarri diren aplikazioetara konektatuak. “Gauzen Internet” deritzona edonoren esku jartzen da hala, eta Internetera konektatzen diren gailuak ez daude jada egunerokotik urrun.

Euskaltel Life eskaintzarekin, EAEko telekomunikazio-operadore liderrak beste pauso bat eman du teknologia berrien onurak bere bezeroen artean zabaltzeko. Horretarako, produktu-katalogo berritzaile bat osatu du. Produktuak ordainketa bakarrean edo epeka ordaindu daitezke, mugikorreko tarifa finkoa kontratatuz gero.

Pauso hori emateko, lehen mailako markak aukeratu ditu Euskaltelek, beren jarduera-eremuan ere lider direnak eta mundu mailako kalitateko irtenbideak eskaintzen dituztenak: Nike, Sony, GoPro eta Fitbit.

Zehazki, Nike+Sportwatch GPS eskuratu dezakete bezeroek. Erloju horrek GPSa dakar, eta ibilbideak grabatu egiten ditu erabiltzailea lasterka egitera ateratzen denean eta entrenamenduak eta erronka berriak prestatzen dituenean. Smartphone eta ordenagailurako aplikazio bat ere badu, emaitzen segimendua egiteko eta eguneroko bilakaera ikusteko. Lasterketaren erritmoa eta erretako kaloriak kontrolatzen ditu, eta bihotzaren erritmoa monitorizatzen du, besteak beste.

Euskaltel Life eskaintzan sartutako beste gailu bat Sony SmartWatch SW2 da, ukipen-pantaila duen erloju adimendun bat. Haren aplikazioei esker, telefono mugikorrek dituzten funtzio asko zuzenean eskumuturrean izan daitezke. Besteak beste, erabiltzaileek hauek egin ahal izango dituzte: mugikorra atera aurretik ikusi nork deitzen duen, mezuak zuzenean erlojuan irakurri edo kirol-entrenamendurako aplikazioak erabili, mugikorraren bila ibili beharrik gabe. Gainera, erloju honek 400 aplikazio ditu eskuragarri Androiden Playstore-n.

Bizi-kalitatea

Halaber, Euskaltel Life katalogoak moda-modan dagoen elementu bat du: Fitbit Flex eskumuturrekoa. Pausoak eta erretako kaloriak neurtzen ditu; loa kontrolatzen du, eta iratzargailu isil gisa jarduten du, bibrazio bidez. Osagarri horrek, gainera, Fitbit Aria baskula dakar berekin; WiFi bidez konektatzen da. Pilatutako datuekin, eskumuturrekoak aholkuak ematen dizkio erabiltzaileari jarduera fisikoari, elikadurari eta loari buruz, smartphonearen edo ordenagailuaren bidez.

“Wearables” gailuekin batera, beste batzuk ere badaude, aisialdirako eta kirol-jarduerarako oso egokiak; adibidez, bereizmen handiko kirol-kamerak. Euskaltelek GoPro Hero3 White Edition jarri die eskuragarri bere bezeroei; hain da txikia, ezen ahurrean sartzen baita. urari eta kolpeei eusten die, eta ezin hobea da oporretarako. Smartphonera eta ordenagailura konektatzen da WiFi bidez, bideoak editatu eta partekatu ahal izateko.

Gailu berriak, komunikatzeko modu berriak eta utilitate berriak agertu ahala, Euskaltelek bere eskaintzan sartuko ditu, bezeroei haiek erabiltzeko aukera emateko eta Gauzen Interneteko —ikaragarrizko indarra duen merkatu bat— azken joeren berri emateko.

Indar horren erakusgarri, informazio teknologikoan espezializatutako aholkularitza-enpresa batzuek datu hau nabarmendu dute: identifikatu dute etorkizun handieneko 10 joeretako bat dela Gauzen Internet, eta kalkulatu dute 6.200 milioi dolarreko eragin ekonomikoa izan lezakeela 2025ean. Kalkuluen arabera, urte horretan 1 bilioi gailu egon litezke konektatuta.

Partekatu

Beste berri batzuk