INSPIRA-STEAM jardunaldiak, gazteak zientzia eta teknologian inspiratzen

Albisteak, Araba, Konpromisoa

Abian da aurten ere Inspira Steam programa, Deustuko Unibertsitateak eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak antolatua, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin

Urriaren 24an eta 26an, Arabako bi ikastetxetan jardunaldi bat egingo da irakasleentzat eta beste bat ikasleen familientzat

Inspirira Steam abian da Steam lanbideak Euskadiko ikasle gazteengana hurbiltzen jarraitzeko. Parke Teknologikoen Sareak, ekimen honen parte aktibo gisa, bai mentoreek egiten duten lanarekin, bai Deustuko Unibertsitatearekin eta Arabako Foru Aldundiarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenean ezarritako helburuak lortzera eramango duten ekintzekin, bi jardunaldi prestatu ditu urriaren 24rako eta 26rako.

Lehenengo jardunaldia hilaren 24an izango da, 16: 00etatik 17: 30era, Gobea HLHIn. Oraingo honetan, Genero-arrakalari aurre egitea STEAM arloetan lelopean, irakasleentzako jardunaldi bat izango da. Irakasleak erreferente handiak dira gazteentzat. Irakasleek eragin handia dute ikasleen autokontzeptuan, haien asmo eta itxaropenetan, erreferenteen sorreran eta zientzia eta teknologiako ikasketa eta lanbideekiko interesean. Hori dela eta, jardunaldi honetan irakasleei hurbilduko zaie STEAMen genero-arrakalari buruzko errealitatea, bai eta, irakaskuntzatik, hori osatzeko nola lan egin dezakegun ere. Parte hartzeko eman izena hemen.

Bestalde, urriaren 26an, 16: 30etik 18: 30era, J.M. Barandiaran HLHIn, beste jardunaldi bat egingo da, oraingo honetan familiei zuzendua, funtsezko pieza bat STEAMak (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Arteak eta Matematika ingelesezko siglak) neska eta mutilei hurbiltzeko. Helburua da gazteek, eta bereziki neskek, arlo horiek ezagutzea, familian gauza berriak modu praktikoan eta dibertigarrian partekatzea eta ikastea. Gainera, garrantzitsua da sentsibilizatzea emakumeen zientzia- eta teknologia-bokazioetan dagoen genero-arrakalari buruz, hori eragiten duten arrazoiei buruz eta guraso gisa zer egin dezakegun. Hemen eman dezakezu izena.

Partekatu

Beste berri batzuk