Laser teknologia makineria neurtzeko

Gipuzkoa

IK4-TEKNIKER euskal zentro teknologikoa, koordenatu handien bidez neurtzeko makinen kalibrazioak egiteko ziurtagiri prozesuan murgilduta dago

Captura-de-pantalla-2016-04-20-a-las-18-04-36Egun 1.500 mm baino handiagoko koordenatu bidez neurtzeko makinen parke garrantzitsua dago. Tankera honetako ekipamenduak patroi fisikoen bidez kalibratzen dira eta honek zailtasunak dakartza, patroi luzeak  modu fidagarri eta azkarrean erabiltzean.

Testuinguru honetan, IK4-TEKNIKER laser interferometria sistemaren erabileran oinarritu da, ETALON AG markaren laser tracer izena duenean. Laser honek, haztagailutik hurbil kokatutako islagailua jarraitzeko gai da, desplazamendu linealen neurketekin batera.

Teknologia honen erabilerak, kalibrazio prozesu osoan doitasuna mantentzen laguntzen du maila interferometrikoan eta makinen geldialdi denbora asko txikitzen du, makinaren tamaina edonolakoa dela ere.

Irakurten jarraitzeko

Partekatu

Beste berri batzuk