SATEC, potentzialik handiena duten Espainiako 75 enpresen eta Europako 1.000 enpresen artean
Aste honetan argitaratu berri den “1000 Companies to Inspire Europe” txostenean agertzen da SATEC.
Europan hazkunde ekonomikoa, berrikuntza eta enplegua sortzeari dagokionez, ETEek duten berebiziko garrantzia frogatu nahi da London Stock Exchange Group-ek hirugarrenez kaleratu duen txosten horren bidez.
SATEC Taldea, 100% kapital espainiarreko multinazional teknologikoa, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean kokatzen da, 30 urteko eskarmentua du, mila bezero baino gehiago eta milaka proiektu hainbat herrialdetan.
SATEC multinazional teknologikoaren lana aitortu du London Stock Exchange Group-ek (Londreseko Burtsa), “1000 companies to Inspire Europe” txostenaren bidez. Izan ere, potentzialik handiena duten Europako 1.000 enpresen eta Espainiako 75 enpresen artean dago SATEC. Espainiako rankingean, esaterako, bi konpainiek baino ez dute izaera teknologikoa. Sektore guztiak kontuan hartuta, hazkunderik handiena eta dinamismo gehien duten ETE europarrak biltzen dira txostenean. Zerrendan agertu ahal izateko, gutxienez hiru ekitaldiz jarraian euren diru-sarrerak areagotu direla frogatu behar dute enpresek; eta, gainera, lehiakide dituzten beste enpresa nazionalen gainetik egon behar dute.
SATEC Taldeko kide da SATEC; alegia, IKT soluzioak garatzen eta integratzen espezialista den multinazional espainiar horren parte. Askotariko sektoretako bezeroei eskaintzen dizkie zerbitzuak, zeinen artean hauek nabarmentzen baitira: administrazio publikoak, telekomunikazioetako operadoreak eta korporazio handiak. Era berean, zeharkako soluzioak ere badituzte industria, garraioa, osasuna, energia, ingurumena, finantzak eta bestelako alorretan dihardutenentzat.
Aurten, 2018an, 30 urte bete ditu SATECek. Urteurrena ospatu guran, ekimen berriak abiarazi dituzte, hala nola 4.0 industriara bideratutako dibisioa eta balio handiko soluzio berritzaileak, SATEC 4.0 eta SATEC LeanLab tresnen bidez. Hogeita hamar urteko esperientziari, mila bezero baino gehiagoei eta hainbat herrialdetan gauzatutako milaka proiektuei esker, IKT soluzioak integratzen dituen enpresa nagusi eta entzutetsuenen artean dago SATEC Taldea.
SATEC Taldeko presidente Luis Rodríguez Ovejeroren hitzetan: “London Stock Exchange Group-en arabera (Londreseko Burtsa), potentzialik handiena duten enpresetako bat gara Europan zein Espainian; eta horrek are gehiago indartzen eta motibatzen gaitu. 2018an, hogeita hamar urte bete ditugu: eskarmentua dugu, bai; baina baita Espainiako eta nazioarteko sektore teknologikoaren abangoardian lehiatzen jarraitzeko energia ere”.