WOP Challenge: Anima zaitez gure taldeko kide izatera, eta Bizkaia zeharkatu gaixotasun neurodegeneratiboen aldeko lasterketa solidario honetan
WOP Challenge errelebo-abentura da. Ibilbide ikusgarria du, taldeka egiten da eta running eta trail edo trekking modalitateak ditu. Esperientzia paregabea, bikaintasun-erakunde baten esparruan eta erronka sozial kolektibo batekin.
Bideoan informazio gehiago:
Ezin duzu aukera hau galdu:
Parte hartu nahi baduzu eta talderik ez baduzu, Euskadiko Parke Teknologikotik modalitate bakoitzeko bat sortuko dugu, guztion artean ekimen sozial honen parte izan gaitezen. Horretarako, hemen edo mezu honen amaieran duzun estekaren bidez eman behar duzu izena, ez walkonporject.org orriaren bidez. Izena ematea doakoa izango da, baina plaza kopurua mugatua da.
Ez galdu zuretzat eta gizarte osoarentzat onuragarria den ekitaldi berezi honetan parte hartzeko aukera.
Eman izena ekainaren 3a baino lehenago
Gure talderen batean parte hartzeko aukera izateko, formulario hau bete; ez egin izena emateko orri nagusitik:
Ekitaldiaren inguruko informazio gehiago jarraian datorren loturan, eta zalantzarik badaukazu, jar zaitez geurekin harremanetan cs@parke.eus posta elektronikoan edo 944039521 telefonoan.